Zer da Kolore Anitzak?

Ipuin-kontalari musikala animazio digitalarekin.

Info gehiago

Zer da Kolore Anitzak?

Ipuin-kontalari musikala animazio digitalarekin.

Info gehiago

Nori zuzendua dago?

Familiartean gozatzeko ikuskizuna.

Más info

Nori zuzendua dago?

Familiartean gozatzeko ikuskizuna.

Más info

Gure elburuak

Balioak

Askatasuna, tolerantzia eta ezberdinekiko errespetua goraipatzen dituen diziplina anitzeko ikuskizun artistiko baten sorkuntza. Gizabanako bakoitzaren berezitasunei eginiko omenaldi bat.

Antzerki mundura erakarri

Publiko berrien sorrera teknologia berriak haur eta gazteengan duten erakarpen boterea baliatu hauek antzerki mundura eta zuzeneko musika duten ikuskizunetara gerturatzea.

Familiarteko komunikazioa

Multimedia ikuskizun bateko partea hartzearen bitartez haur eta gurasoen arteko elkarrekintzarekin familiarteko komunikazioa indartu.

Zer da Kolore Anitzak?

KOLORE ANITZAK familian ikusteko haurrentzako antzezlana da; animazio digitalak lagundutako ipuin-kontalari/ipuin kontakizun musikatua. Ipuinak, musika eta ilustrazio animatuen bitartez gutako bakoitzak ditugun berezitasunek paregabe eta bakar egiten gaituztela erakusten duen obra.

Hainbat barietate artistiko intregratzen ditu, egungo teknologia baliabideak modu original eta berritzailean erabiliz.

Lanaren oinarria arte eszenikoa da, zeina, ikuskizunaren baitako hainbat unetan zuzeneko musikaz eta tablet elektronikoen bidez ikusi ahal izango diren arte grafikoen (marrazki bizidunak) bidez osatua izango dena. Marrazki bizidun horiek errealitate areagotua izeneko metodoaren bitartez ikusiko ditu ikusleak.

Errealitate areagotua, ¿nola?

Antzokira sartzean, bi-hiru pertsonako, tablet bat (tablet elektronikoa) banatuko da eta berau nola erabili behar duten azalduko zaie.

Antzezlanak zuzeneko musika emanaldiak izango ditu eta, momentu jakinetan, eszenatokian markagailu bat piztuko da, seinale gisara. Une horretan ikus-entzuleek tabletarekin eszenatokia fokuratuko dute eta honela aktoreekin sinkronian den animazioz (errealitate areagotua) gozatu ahal izango dute.

Tableta beraz, antzezlanari eduki bisual animatua gehituko dion “leiho magiko” bat izango da, ikuskizuna dinamikoagoa, erakargarriagoa eta txundigarriagoa bilakatuz. Baita, noski, berritzailea ere, ez baitago bestelako obrarik teknologia hau, halako antzezlan musikatu batean erabiltzen duenik.

Animazioa, zuzeneko musikaren kasuan moduan, osagarri gisa erabiliko da. Teknologia antzezlanera arreta bideratzeko erabiliko da, ez distrazio elementu gisa.

Familiartean gozatzeko antzezlan musikala

Ikuskizun hau haurrei zuzendua dago, zehazki 4 eta 9 urte bitartekoei, helduek lagunduta. Familiartean gozatzeko antzezlana da hau.

Antzezlana antzoki eta espazio kulturaletan (eskola eta ikastolak, areto nagusiak, kultur aretoak, gizarte etxeak, eta abar.) egiteko prestatua dago, 360 eserleku arteko tamaina erdiko auditorio itxietan antzezteko obra bat da.

Saio bat baino gehiago jarraian egin daitezke hala nahi izanez gero.

Fitxa artistikoa

Aitor Ruiz de Arbulo

Aitor Ruiz de Arbulo

Jatorrizko ideia eta ekoizlea

Antton Aranburu

Antton Aranburu

Gidoilaria, aktorea, ahotsa eta gitarra

Maite Kareaga

Maite Kareaga

Aktorea eta ahotsa

Koldo Uriarte

Koldo Uriarte

Musika ekoizlea

Iker Barrientos

Iker Barrientos

Perkusionista

Raúl G. Quirce

Raúl G. Quirce

Pianista

Jesús Peña

Jesús Peña

Animazio grafikoa

Asier Crespo

Asier Crespo

Soinu teknikaria

Danel Ibisate

Danel Ibisate

Argiztapen teknikaria

Talde Gune Gasteiz

Talde gune Gasteiz, SL

Ekoizpena

Harremanetarako

Mezua bidalita

Kontratazio

688 723 715

Miravalles kalea, 6
01013 Vitoria-Gasteiz (Araba)

info@koloreanitzak.eus